Laguntza bidezko ugalketa

Espermatozoide-injekzio intrazitoplasmatiko izeneko teknika

Laguntza bidezko ugalketa[1] ernalketa lortzea helburu duen prozedura medikoa da, teknologia espezializatua erabiltzen duena.[2] Laguntza bidezko ugalketako tekniken bidez, obulua ernaltzen laguntzen dute, ugalkortasun-arazo batengatik edo metodoa eskatzen duen beste arrazoi batengatik.

Laguntza bidezko ugalketa hainbat teknika erabiliz egin daiteke. Teknikarik egokiena bikote edo emakume bakoitzaren egoera eta arazo partikularren araberakoa izango da. Hala ere, erabili beharreko tekniken sekuentzia, konplexuenetik eta inbaditzaileenetik hasita, honako hau da: koito programatuak, umetoki barneko intseminazioa eta in vitro ernalketa. Obulu-ematea eta ezarpenaren aurreko diagnostiko genetikoa ere kontuan hartu behar ditugu, baita ugalkortasuna zaintzea ere.[3]

  1. Euskalterm: [Ginekologia Hiztegia] [2015]
  2. Euskalterm: [Bioetika Hiztegia] [2016]
  3. (Gaztelaniaz) Ana Mª Villaquirán Villalba, Miguel Dolz Arroyo & Zaira Salvador. (2018-9-7). Las técnicas de reproducción asistida: diferencias y complejidad. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne